XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilbokutxa Joventut taldearen joku bikaina suntsitzeko asmoz. TDK Manresa eta Arabako Kutxak lehen postuaren jabetza jokatuko dute

Lideratoaren pean defini daitekeen saski baloi ihardunaldiak, bi ezaugarri berezi eta esanguratsu izango ditu, euskal talde biei dagokionez bederen.

Lehenik eta behin, etsaien paper erabakikorra maila baten zein bestean; bigarrengoz, bilbotar nola arabarren forma hobea egunik egun.

Sarri askotan liderraren aldaketa probisionala eman den arren, baieztatu beharra dago nahiez, aurtengo urte honetan izan den talderik sendoena Badalonako Joventut izan dela.

Aito-ren Barcelona potentea frentean ukan arren, Julve-ren gizontxoak arintasun eta efikaziaz estali dute heuren megalomania antsia, hainbat partidu desberdinetan gaindituz Ciudad Condaleko etsai hurbilak.

Bilbokutxaren aurka bihardanik neurtuko den bostekoa, oso ona da, eta pertsonalak mintzen ez dioten heinean kasik garaitezinak bihurtzen dira; bigarren fase honetan, partidu bakarra baino ez dute galdu.

Montero eta Jofresaren agindupean, bi alero erabakikor eta pivot pare indartsu eta erreboteadoreak osatzen dute, garaian garaiz historikoa bilakatu den talde katalanaren fisonomia.

Nolanahi ere, akats haundi eta nabari bat gordetzen dute bere baitan: plantilaren murriztasuna; izan ere, sei gizon hauek ezik, eta Crespo-ren betidaniko laguntza baliotsua salbu, inor gutxik du kategoririk titular gisa jokatzeko.

Haatik, pertsonalen izua heuren gainean egoten da ia partidu guztietan, batipat pivotengan, errefortzuren falta zeharo nabaria baita.

Figueroaren mutilei dagokionez, oraintsu artean mantendutako erritmo berdinean jarraitu beharko dute, A-1 mailako taldeen kontra jokatzen dutela jakinik.

Llorente, Davalillo, Llano eta Herreras jokalariak, nolabait kurtituta dirudite dagoenekoz, eta Kopicki nola Lockart-en osakin perfektoa bilakatu dira jadanik.

Entrenatzaile bilbotarrak, ustekabeetan ez sinetsi arren, garaipena, baldin eta gertatuz gero, sorpresa bat litzateke, dudarik gabe.

Azkenik, eta Arabako Kutxa taldeari dagokionez, nahiko erraza dadukala permanentzia lortzea, azpimarratu.

A-2ko lideratoa bereganaturik, berarekin bat doan TDK Manresaren kantxa zapalduko du bihar bertan.

Katalanak oso talde gogorra dute, nahiz eta indar guztia Frazer eta Mayes-engan kokatu; panameñoa saskiratzaile trebea da, eta iparramerikarra erreboteadore sendoa.

Hala ere, bi atzerritar hauek ezin izango dute hautsi arabarren abiadura eta forma ezinhobea.

A. GOSTIN.